Páginas

jueves, 10 de mayo de 2012

" Diarios de la calle"


Hau ziur aski nire azken sarrera izango da eta atzo ikusitako pelikula bat hemen komentatzea izan nahi dut blogari amaiera emateko aurtengoz.

" diarios de la calle" filmean irakasle baten istorioa kontatzen da. Irakaslea oso gaztea da eta hasten da lana egiten etnia desberdineko ikasle asko dituen eskola batean. Hasiera batean, ez daki zer egin bere ikasleekin; beraien artean gorrotatzen dira eta badirudi ez dutela ezer amankomunean haien artean. Baina irakasle hau saiatuko da ezinezkoa egiten haien arteko erlazioa hobetzeko eta denok pertsonak garela demostratzeko berdin du kolorea, arraza, erlijio,etab. Asko kostatuko zaio hau guztia egitea, gainera eskolako zenbait irakasle bere kontran agertuko dira, bere egoera gehiago okertzen.

Irakasle hau bezalako entusiasmoarekin lan egitea gustatuko litzaidake etorkizunean. Pelikulan irudikatzen da irakasteko metodo ugari daudela eta, klasearen arabera, metodo desberdinak erabili behar ditugula, ez dagoela gidoi finko bat jarraitzeko.

martes, 8 de mayo de 2012

Nola irakatsi didate?


Eskola, guztiontzat, izan da ikasteko eta gizarteratzeko prozesuko zati oso garrantzitsua familiarekin batera. Bertan jakintzak irakatsiz gain, balore edo printzipio batzuk irakasten ere saiatu dira beti, eskola guztietan bezala suposatzen dut.
Nik ezagutu ditudan irakasteko bi metodoak izan dira tradizionala ( ikasle guztiak gela batean, ilaran eserita eta irakasleak klasea ematen) eta beste aldetik, txokoetan banatuta. Bigarren metodoa beti defendatuko dudan metodoa da. Egunerokotasunean aplikagarriak ziren jarduerak aurrera eramaten genituen. Adibidez, txoko bat etxea zen eta bertan etxe batean bizitzeko behar genituen gauzak erosten genituen beste txoko batean: dendan. Bankua ere bazegoen, etab. Oso interesgarria iruditzen zait metodoa, horrela matematikak eta beste klaseko kideekin erlazioa hobetzen zen.
Beste metodoarekin konparatzeko aukera izan dut, baina lehen hezkuntzako azken zikloan. Normala den bezala, metodo tradizionala gutxiago gustatu zait, baina argi dago adin batetik aurrera txokoetan ibiltzea ezonezkoa dela. Maria Reinan ikasi nuen DBH bukatu arte eta gero, Nazareten. Esan beharra daukat, irakasteko metodoak onak izan direla: baliabide audiobisualak, teknologia berriak edo txangoak egin ditugu noiz behinka kontzeptuak hobeto ulertu ahal izateko eta, aldi berean, monotonia puskatzeko.
Gauzak horrela,eta kontuan hartuz prestatuko naizela lehen hezkuntzako irakaslea izateko, etorkizunean txokoen metodoa erabiltzen duen ikastetxe batean lan egiteko aukera badaukat, ziur nago lanpostu hori onartuko dudala pentsatu gabe.

sábado, 5 de mayo de 2012

hezkuntzan neutralak izan gaitezke?


Galdera irakurri bezain azkar erantzuna burura etorri zait: ez. Ziur aski saiatuko gara neutraltasuna sustatzen eta neutroak izaten, baina bizitzan zehar ikasi dudan zerbait neutrala izatea ia ezinezkoa dela da. Normalean, edozein egoera zaila izaten da, baina kontuan hartu behar dugu eskoletan umeekin egongo garela eta ikasle bakoitza desberdina da, batzuen izaerarekin ados egongo gara eta beste batzuekin guztiz kontran. Horrek neutralak izatea saiestuko du, baian gure eguneroko bizitzan ere saila egiten zaigu, gela batean, gehiago.

Neutrala eta objetiboa izatearen arteko desberdintasuna izan daiteke pertsona neutrala inpartziala izaten da ez da eztabaidetan sartzen eta ez du defendatzen ez ideia bat edo egoera bat eta ezta bestea. Pertsona objetiboa, aldiz, eztabaaidan sartzen da, baina ez du kontuan hartzen bere pentsamenduak edo iritziak, bakarrik ikuste duena azaltzen du kanpoko faktoreek eragin gabe.

hezkuntza, kultura eta gizarteratzea


Bakarrik izenburua irakurtzearekin konturatzen gara hiru hitz hauek gure bizitzan garrantzitsuak edo ezinbestekoak direla. Gure egunerokotasuna aztertzen badugu, hiru hitz hauek edozein ekintzan aurki ditzakegula ikusiko dugu.

Esan dudan bezala hirurak oso garrantzitsuak dira, baina klasean ordenatu genituen, edo behintzat saiatu ginen. Taldeka izan zen ariketa eta ezinezkoa izan zen denok ados jartzea, horregatik erabaki dut nire blogan nire iritzia aipatzea: hezkuntza, gizarteratze prozesua eta kultura. Orain orden honen zergatia azaltzen saiatuko naiz:

1.      Hezkuntza: hezkuntzak oinarrizko ezaguera batzuk ematen dizkigu, bai kultura aldetik eta baita gizartean indibiduo bezala jokatzen dugun paperan ere. Hezkuntza txikitatik pixkana-pixkana lortzen dugu 3 urte betetzen dugunean eskolara joaten hasten gara eta, bertan, umeak heztea aspektu guztietan izaten da.

2.      Gizarteratzea: hezkuntza eta gero jartzea erabaki dut prozesu hau aurrera eramateko beharrezkoa delako hezkuntza ona edukitzea eta balio eta jarrera batzuen jakintza izatea ere; nahiz eta bigarren postuan egon, hezkuntza bezain garrantzitsua iruditzen zait gizarteratze prozesua.

3.      Kultura: azken postuan jartzea erabaki dut. Denok ados egongo gara esaten badugu kultura garrantzitsua dela, baina egunerokotasunean eta besteekin elkarrekin bizi ahal izateko edo lana aurkitzeko (bi gauza oso garrantzitsu nire ustez) ez da beharrezkoa izaten, bai gomendagarria, berriz.

Hori dela eta, hirurak gure gizartean bizitzeko garrantzitsuak dira, baina hezkuntza eta gizarteratzea, nire ustez, ezinbestekoa.

hezkuntza formala edo ez formala?



Didaktikan bi hezkuntza mota hauek landu genituen kurtsoaren hasieran. Lan hau egiteko mapa kontzeptual bat erabili genuen eta bertan, hezkuntza moten arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak aipatu genituen.

Hezkuntza formala edo informala irakatsi nahi dut? Zein izango lirateke hobea? Ariketa hau egin arte ez diot inoiz nire buruari galdera hauek planteatu, baina argi dago hezkuntza mota ezberdinak direla eta, nire kasuan irakaslea izan nahi badut, erantzun bat aurkitu beharko dut lehenbailehen.

Kontuan hartu behar dugu, denok eskolara joan garela eta denok matematikak, gizarte,heziketa fisikoa, etab ikasi dugu. Hori dela eta, esan dezaket nire burua ziur aski ikusten dudala eskola batean, irakasle bezala. Magisteritza ikastea erabaki nuenean hori zen nire ideia eta horrela izango dela uste dut. Honekin ez dut esan nahi hezkuntza ez formalaren aurka nagoenik. Biak hezkuntza mota garrantzitsuak dira eta bakoitzak gure heziketan gauza ezberdinak eta modu ezberdin batean eragina izan du.

Hau dena kontuan izanda, esan beharra daukat biak egokiak eta garrantzitsuak iruditzen zaizkit eta nahiz eta agian,nire burua hezkuntza formala irakasten ikusi, noizbait hezkuntza ez formala irakastea ere gustatuko litzaidake.