Hau ziur aski nire azken sarrera
izango da eta atzo ikusitako pelikula bat hemen komentatzea izan nahi dut
blogari amaiera emateko aurtengoz.
"
diarios de la calle" filmean irakasle baten istorioa kontatzen da.
Irakaslea oso gaztea da eta hasten da lana egiten etnia desberdineko ikasle
asko dituen eskola batean. Hasiera batean, ez daki zer egin bere ikasleekin;
beraien artean gorrotatzen dira eta badirudi ez dutela ezer amankomunean haien
artean. Baina irakasle hau saiatuko da ezinezkoa egiten haien arteko erlazioa
hobetzeko eta denok pertsonak garela demostratzeko berdin du kolorea, arraza,
erlijio,etab. Asko kostatuko zaio hau guztia egitea, gainera eskolako zenbait
irakasle bere kontran agertuko dira, bere egoera gehiago okertzen.
Irakasle
hau bezalako entusiasmoarekin lan egitea gustatuko litzaidake etorkizunean.
Pelikulan irudikatzen da irakasteko metodo ugari daudela eta, klasearen
arabera, metodo desberdinak erabili behar ditugula, ez dagoela gidoi finko bat
jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario