Páginas

paper-zorroa


Blog honen paper zorroari hasiera emateko esan beharra daukat, ez neukala oso argi zer jarri nire paper- zorroan eta zer ez. Blogak idaztea ez zait asko gustatzen, baina egia da, ikasle bakoitzak blog bat idazteko aukera izatea ideia ona izan dela, horrela gure iritziak eta sentsazioak besteekin konpartitzea askoz erraza da.

Kurtsoaren hasieran landutako zenbait ariketa interesagarriak iruditu zaizkit eta garrantzitsuak baita etorkizunean irakasleak izateko.

Objetibitatea eta neutraltasuna lantzea oso interesagarria iruditzen zait, denok noizbait eduki dugu irakasle bat ere justua edo objetiboa ez zena eta irakasleak izan behar duen kualitate garrantzitsuenetariko bat hori dela uste dut. Kurrikulumaren azterketa interesgarria iruditu zitzaidan baita eta galdera asko egin nion nire buruari, adibidez horiek baldinbaziren beharrezko ziren edukiak, zer zen garrantzitsuagoa: irakastea eduki guztiak edo ondo azaltzea ikasleek ondo barneratu ahal izateko, etab. Pixkana kurtsoan zehar galdera hauek, batzuk behintzat erantzuten joan nahiz.

Orain dela oso gutxi, artikulu bat irakurri nuen non azaltzen zuen zergatik unibertsitateko zenbait ikasle DBH-ko azterketa bat ez zuten gainditu. Faktore asko eta asko ziren baina deigarriak iruditzen zaizkidanak aipatuko ditut: galderen planteamendua gaizki eginda zegoen, nahiz eta eduki baten izena ez jakin beraiek bazekiten eduki horren esanahia eta barneratuta zeukaten eduki horien aplikagarritasuna, baina ezin zuten izen bat eman eduki multzo horri. Horrelako artikulua irakurri eta gero, irakaslea izateko gogo gehiago daukat hori aldatu ahal izateko. Helburua izango litzateke kontzeptuak azaldu ordez, horien aplikagarritasuna azaltzea izango lirateke, horrela ikasleek edukiak barneratuko zituzten memorizatu ordez.

Gaia aldatuz, Donostiako ospitaleko eskolaz hitz egitea gustatuko lirateke. Orain dela hilabete bat gutxi gora- behera magisteritzako eskolara etorri ziren bertan parte hartzen duten bi langile proyektu hau azaldu nahian. Oso interesgarria iruditu zitzaidan azaldutakoa eta nire blogaren zati batean azaltzea nahi dut.

Laurogeiko hamarkadaren lehenengo urteetan sortu zen, ospitalean zeuden umeen hezitzeko beharra asetzeko pentsatuta. ospitaleko eskolak helburu hauek ditu:

Ospitale- Gelak hurrengo helburu pedagokioak planteatzen ditu:
  • Ospitalean dagoen haurraren bizitzan normaltasuneko irizpide bat sartzea.
  • Ospitalean dagoen haurraren hezkuntza-beharrei zentzu zabal batean erantzutea.
  • Jolasaren eta aisialdiko jardueren garrantzia baloratzea, haurraren garapen orekaturako beharrezkoak bezala: ikaskuntzak errazten dituzte eta heitzaile-ikasle arteko lotura indartzen laguntzen dute.
 Gaur egun funtsionatzeko duten modua hau da:
Gurutzetako Ospitale-Gelan bi irakasle daude eta horiek Pediatriako eta Haur-Onkologiako Zerbitzuak estaltzen dituzte.
Ospitale-gelatik ikasleak bere eskola-kurrikuluma jarraitzeko aukera eta gelatik diseinatutako jardueretan parte hartzeko aukera eskaintze da.

Proyektu interesagarria dela iruditzen zait, umeentzat oso gogorra izaten delako ospital batean debora luzean egotea eta, horrela, materia berria ikasi eta bazekitena ez ahaztu arren, lagun berriak egingo dituzte eta beste umeekin erlazionatuko dira.


Blogari amaiera ematen joateko esan beharra daukat, hemen aipatutako gaiak niretzat interesgarrienak izan direnak direla, baina klasean emandako gauza asko falta direla. Besterik gabe, agurtzen naiz hurrengo urtera arte!!!

1 comentario:

  1. Kaixo Laura, oraindik ez duzu paper-zorroan idatzi. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa da idaztea, irakurri besteen blogak ideiak hartzeko, eta saiatu bukaerarako ez uzten. Animo!! ziur gauza asko duzula kontatzeko eta!

    ResponderEliminar