Galdera irakurri bezain azkar
erantzuna burura etorri zait: ez. Ziur aski saiatuko gara neutraltasuna
sustatzen eta neutroak izaten, baina bizitzan zehar ikasi dudan zerbait
neutrala izatea ia ezinezkoa dela da. Normalean, edozein egoera zaila izaten
da, baina kontuan hartu behar dugu eskoletan umeekin egongo garela eta ikasle
bakoitza desberdina da, batzuen izaerarekin ados egongo gara eta beste batzuekin
guztiz kontran. Horrek neutralak izatea saiestuko du, baian gure eguneroko
bizitzan ere saila egiten zaigu, gela batean, gehiago.
Neutrala eta objetiboa izatearen
arteko desberdintasuna izan daiteke pertsona neutrala inpartziala izaten da ez
da eztabaidetan sartzen eta ez du defendatzen ez ideia bat edo egoera bat eta
ezta bestea. Pertsona objetiboa, aldiz, eztabaaidan sartzen da, baina ez du
kontuan hartzen bere pentsamenduak edo iritziak, bakarrik ikuste duena azaltzen
du kanpoko faktoreek eragin gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario