Didaktikan bi hezkuntza mota
hauek landu genituen kurtsoaren hasieran. Lan hau egiteko mapa kontzeptual bat
erabili genuen eta bertan, hezkuntza moten arteko ezberdintasunak eta
antzekotasunak aipatu genituen.
Hezkuntza formala edo informala
irakatsi nahi dut? Zein izango lirateke hobea? Ariketa hau egin arte ez diot
inoiz nire buruari galdera hauek planteatu, baina argi dago hezkuntza mota
ezberdinak direla eta, nire kasuan irakaslea izan nahi badut, erantzun bat
aurkitu beharko dut lehenbailehen.
Kontuan hartu behar dugu, denok
eskolara joan garela eta denok matematikak, gizarte,heziketa fisikoa, etab
ikasi dugu. Hori dela eta, esan dezaket nire burua ziur aski ikusten dudala
eskola batean, irakasle bezala. Magisteritza ikastea erabaki nuenean hori zen
nire ideia eta horrela izango dela uste dut. Honekin ez dut esan nahi hezkuntza
ez formalaren aurka nagoenik. Biak hezkuntza mota garrantzitsuak dira eta
bakoitzak gure heziketan gauza ezberdinak eta modu ezberdin batean eragina izan
du.
Hau dena kontuan izanda, esan
beharra daukat biak egokiak eta garrantzitsuak iruditzen zaizkit eta nahiz eta
agian,nire burua hezkuntza formala irakasten ikusi, noizbait hezkuntza ez
formala irakastea ere gustatuko litzaidake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario