Bakarrik izenburua irakurtzearekin
konturatzen gara hiru hitz hauek gure bizitzan garrantzitsuak edo ezinbestekoak
direla. Gure egunerokotasuna aztertzen badugu, hiru hitz hauek edozein ekintzan
aurki ditzakegula ikusiko dugu.
Esan dudan bezala hirurak oso
garrantzitsuak dira, baina klasean ordenatu genituen, edo behintzat saiatu
ginen. Taldeka izan zen ariketa eta ezinezkoa izan zen denok ados jartzea,
horregatik erabaki dut nire blogan nire iritzia aipatzea: hezkuntza, gizarteratze
prozesua eta kultura. Orain orden honen zergatia azaltzen saiatuko naiz:
1.
Hezkuntza: hezkuntzak oinarrizko
ezaguera batzuk ematen dizkigu, bai kultura aldetik eta baita gizartean
indibiduo bezala jokatzen dugun paperan ere. Hezkuntza txikitatik pixkana-pixkana
lortzen dugu 3 urte betetzen dugunean eskolara joaten hasten gara eta, bertan,
umeak heztea aspektu guztietan izaten da.
2.
Gizarteratzea: hezkuntza eta gero
jartzea erabaki dut prozesu hau aurrera eramateko beharrezkoa delako hezkuntza
ona edukitzea eta balio eta jarrera batzuen jakintza izatea ere; nahiz eta
bigarren postuan egon, hezkuntza bezain garrantzitsua iruditzen zait
gizarteratze prozesua.
3.
Kultura: azken postuan jartzea erabaki
dut. Denok ados egongo gara esaten badugu kultura garrantzitsua dela, baina
egunerokotasunean eta besteekin elkarrekin bizi ahal izateko edo lana
aurkitzeko (bi gauza oso garrantzitsu nire ustez) ez da beharrezkoa izaten, bai
gomendagarria, berriz.
Hori dela eta, hirurak gure
gizartean bizitzeko garrantzitsuak dira, baina hezkuntza eta gizarteratzea,
nire ustez, ezinbestekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario