Eskola, guztiontzat, izan da ikasteko eta gizarteratzeko prozesuko zati oso
garrantzitsua familiarekin batera. Bertan jakintzak irakatsiz gain, balore edo
printzipio batzuk irakasten ere saiatu dira beti, eskola guztietan bezala
suposatzen dut.
Nik ezagutu ditudan irakasteko bi metodoak izan dira tradizionala ( ikasle
guztiak gela batean, ilaran eserita eta irakasleak klasea ematen) eta beste
aldetik, txokoetan banatuta. Bigarren metodoa beti defendatuko dudan metodoa
da. Egunerokotasunean aplikagarriak ziren jarduerak aurrera eramaten genituen.
Adibidez, txoko bat etxea zen eta bertan etxe batean bizitzeko behar genituen
gauzak erosten genituen beste txoko batean: dendan. Bankua ere bazegoen, etab.
Oso interesgarria iruditzen zait metodoa, horrela matematikak eta beste klaseko
kideekin erlazioa hobetzen zen.
Beste metodoarekin konparatzeko aukera izan dut, baina lehen hezkuntzako
azken zikloan. Normala den bezala, metodo tradizionala gutxiago gustatu zait,
baina argi dago adin batetik aurrera txokoetan ibiltzea ezonezkoa dela. Maria
Reinan ikasi nuen DBH bukatu arte eta gero, Nazareten. Esan beharra daukat,
irakasteko metodoak onak izan direla: baliabide audiobisualak, teknologia
berriak edo txangoak egin ditugu noiz behinka kontzeptuak hobeto ulertu ahal
izateko eta, aldi berean, monotonia puskatzeko.
Gauzak horrela,eta kontuan hartuz prestatuko naizela lehen hezkuntzako
irakaslea izateko, etorkizunean txokoen metodoa erabiltzen duen ikastetxe batean
lan egiteko aukera badaukat, ziur nago lanpostu hori onartuko dudala pentsatu
gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario